euskaraespañol

Redes sociales campusa

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduatu berriak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/22

2015-2016ko promozioko 212 titulaturi zein Garraio Sistemak Unibertsitate Masterren eta Material Berriztagarrien Ingeniaritza Unibertsitate Masterrean titulatu diren 18 ikasleri diplomak emateko ekitaldia egin zen UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Donostian. Bertan titulazio bakoitzeko espediente onenak eta Gradu Amaierako Lan onenak dagozkien bezala aintzat hartu ziren. Ekitaldia jendetsua izan zen eta ekitaldiaren buru campuseko errektoreorde Ana Arrieta eta eskolako zuzendari David Esteban. Ekitaldian parte hartu zuten ere: Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialaren ordezkari Santiago Berasain; Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren ordezkari Laura Pérez; Herri Lanetako Ingeniari Teknikoen Elkargo ofizialaren ordezkari Jorge Goldaracena; MotoStudent proiektuaren koordinatzaile Ángel Pérez; eta, ikastegiko idazkari Jose Antonio Oriozabala. Horrez gain, ekitaldian 2015-2016 ikasturtean erretiroa hartu duten irakasleei eta eskolan 25 urte lanean bete dituztenei omenaldia egin zitzaien, eta baita MotoStudent proiektuan parte hartu duten ikasleei ere.

Fotos: Iban Ruiz. UPV/EHU