UPV/EHUko irakasle eta matematikako doktore Marta Macho Stadlerrek jaso du Berdintasunerako Emakunde Saria, matematika eta zientzien ezagutza emakumeengana hurbiltzera bideratutako ibilbide zientifikoarengatik. Saria Iñigo Urkullu lehendakariak eman dio eta Marta Macho Stadlerri eskertu dio irakaskuntzan eta Unibertsitatean, zientzian eta gizartean berdintasunaren arloan aurrera egiteko egindako ahalegina.
-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
«Paisaiari eusteko komeni da baserriak birgaitzea eta berrerabiltzea»
Marta Macho Stadler, Bendintasunerako Emakunde Saria
Saritu dute matematika eta zientzien ezagutza emakumeengana hurbiltzera bideratutako ibilbidea
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2017/04/06
Lehendakaritzan egin den ekitaldian Emakunderen zuzendari Izaskun Landaida ere izan da, eta emakumeak zientziaren eta teknologiaren munduan ikusarazteko eta aitortzeko aldarrikapena bihurtu da.
Emakunde sariko epaimahaiak matematiken hezkuntzan genero ikuspegia txertatu izana eta unibertsitatearen barruan emakume eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten batzorde zientifiko eta akademikoetan parte hartu izana baloratu du Marta Macho Stadlerri saria ematerakoan; eta honekin batera, azpimarratu du "Mujeres con ciencia" blogaren arduradun bezala emakume zientifikoen lana ikustarazteko egindako ekarpena. Blog hau Kultura Zientifikoko Katedrak bultzatzen du eta generoa eta zientzia gaia lantzen ditu.
