Graduazioa Hezkuntza eta Kirol Fakultatean
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2017/05/30
120 ikaslek jaso zuten beren diplomak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua 2015/16 ikasturtean lortu baitzuten. Ekitaldiaren buru, Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea izan zen eta lagun izan zuen Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria. Ekitaldia Hezkuntza eta Kirol Fakultateko areto nagusian burutu zen eta bertan José Mª Echeverriak, promozioaren aitabitxi gisa, Maite Fuentes Jarduera Fisiko eta Kiroleko Ataleko koordinatzaileak eta Elena Agirre fakultateko dekanoak ere hartu zuten parte.
Argazki guztiak: https://www.ehu.eus/eu/web/hezkuntza-eta-kirol-fakultatea/graduazio-kirola