UPV/EHUk 2017-2018ko ikasle berriei eskainitako 8.634 plazen % 91 bete da, onarpen lehenengo fasean. Hau da, matrikularako uztaileko epean, alegia, UPV/EHUk egingo dituen sei deialdietatik lehen hiruetan —lehenengoa, uztailaren 17tik-20ra; bigarrena, uztailaren 24an; eta hirugarrena, uztailaren 28an—, 7.839 ikasle matrikulatu dira unibertsitateak hiru campusetan eskaintzen dituen 87 graduetako lehenengo mailan.
-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
UPV/EHUk 2017-2018ko ikasle berrientzako plazen % 91 bete ditu dagoeneko
Zientzien eta Osasun Zientzien diziplinek gutxieneko notarik altuenak dituzte; eta 31 graduk itxi dute matrikula
Lehenengo argitaratze data: 2017/07/28
Matrikularen lehen epe honetan plaza guztiak bete dira 31 gradutan eta beste titulazio asko betetzear daude, matrikula baldintzatuen ebazpenaren zain —beste unibertsitate publiko baten erantzuna jaso behar duten ikasleek matrikula baldintzatua egingo dute—.
Momentuz gutxieneko notarik altuena izan duten gradu hauek dira:
| Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza | 12,882 |
| Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua | 12,550 |
| Medikuntzako Gradua | 12,344 |
| Bioteknologiako Gradua | 12,194 |
| Odontologiako Gradua | 11,791 |
| Fisikako Gradua | 11,546 |
| Fisioterapiako Gradua | 11,396 |
| Fisioterapiako Gradua | 11,055 |
| Erizaintzako Gradua (Bizkaia) | 11.050 |
| Ingeniaritza Elektronikoko Gradua | 10,659 |
Oraindik irailean egingo diren matrikula hiru epe geratzen dira: laugarren deialdia, irailaren 4an eta 5ean; bosgarrena, irailaren 8an, eta seigarrena eta azkena, irailaren 18an. Epe horietan, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio proba ezohiko deialdian gainditutako ikasleek matrikula egingo dute.
Araceli Garín, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak, nabarmendu duenez: "titulazio gehienak iazko ikasturteko gutxieneko notak baino handiagoekin edo antzekoekin itxi dira eta horrez gaian, titulazio guztietan espediente akademiko bikaineko ikasleek eman dute izena. Bestalde, azpimarratzeko da Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradu berriak harrera oso ona izan duela, baita Haur Hezkuntzako Graduko hiru eledunak ere".