-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
Zitekek ‘Think Big 2026’ Enpresa Ideia onenak saritu ditu
-
Zientzia eta trukea uztartzen dituen uda, Boise eta EHUren artean
Nasa Yuwe biziberritzea
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/02/19, 12:30
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna dela eta, otsailaren 21ean ospatzen dena, ekitaldi bat antolatu da, aurtengoan Nasa Yuwe hizkuntza ardatz harturik, hizkuntza gutxitu horretako ekintzaileek LINGUAPAX 2025 saria jaso baitute.
Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak, Garabideren eskutik, Caucako (Kolonbia) nasa komunitatearekin egindako elkarlanaren emaitza da, Nasa Yuwek biziberritzerantz egindako bidea. Jardunaldi honetan, Arkaitz Zarragak egindako kanpo-lanaren berri emango du eta lortutako emaitzak eta aurkitutako oztopoak azalduko ditu.
Baina badira ere jatorrizko komunitate hartatik urrun bizi diren hizkuntza horretako hiztunak, eta horietaz dihardu Laura Camila Villarreal ikertzailearen lanak. Ikertzaileak Bogotan dagoen nasa populazioaz hitz egingo du, ama hizkuntzari buruz dituzten bizipenak eta kezkak ezagutzeko.
Hitzaldien ondoren galderen txanda irekiko da jardunaldira hurbildutako pertsonen esku. Sarrera librea izango da, harik eta edukiera bete arte.