MicroTAS (Micro Total Analysis Systems) mikrofluidika eta lab-on-a chip teknologietan erreferentziazko nazioarteko konferentzia da, eta kimikan, biomedikuntzan, ingeniaritzan eta bizitzako zientzietan aplikatutako mikro- eta nanoteknologien aurrerapenak aurkezteko munduko foro nagusia ere bada.
-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
Hizkuntzen erabilerak (eta ez elebiduntasunak bakarrik) eragiten dio kontrol inhibitorioari
-
Ikasketa amaiera bateratua unibertsitate publikoaren aldeko ekitaldia izan dadin
-
Gaizkia, Auschwitzetik Gazara
-
La suerte de que un MIR pueda elegir Medicina de Familia y Comunitaria
Nazioarteko MicroTAS konferentziaren 30. edizioa
Call for abstractserako epea ireki da eta EHUko ikertzaile komunitateak ekitaldi horretan parte hartzeko aukera du orain
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2026/05/04
MicroTAS (Micro Total Analysis Systems) konferentziaren 2026ko edizioa bereziki esanguratsua izango da hainbat arrazoirengatik; alde batetik, konferentziaren 30. edizioa izango da eta, historian lehen aldiz, Espainian egingo da, Granada hirian. Mundu osoko 1.100 ikertzailek baino gehiagok parte hartzea espero da. Programa oso lehiakorra izango da, eta 800 ekarpen baino gehiago bilduko dira poster formatuan, ahozko 100 komunikazio inguru izango dira, industriaren presentzia handia (60 enpresa baino gehiago) izango da eta interakzio zientifikoko eta transferentzia teknologikoko jarduera ugari eskainiko dira.
MicroTASen irismen zientifikoak alderdi ugari bateratzen ditu: micro- eta nanofluidics, microsystems, sensors, actuators eta mikrofabrikazio aurreratuko oinarrizko ikerketaz gain, organ-on-a chip, single-cell analysis, microphysiological systems, organoids, point-of care diagnostics, drug discovery, wearables, environmental monitoring eta microreactors aplikazioak, besteak beste.
Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) lotura estua duten ikertzaileak dira konferentzia horren presidenteetako batzuk eta horrek Euskadiko ekosistemak esparru horretan duen lidergo zientifikoari aitortza esplizituki egitea dakar berekin. Zehazki, Lourdes Basabe Desmonts, EHUra atxikitako Ikerbasque ikerketako irakaslea, kongresuko presidenteetako bat da, eta erakundeak mikrofluidikaren eta lab-on-a chip teknologien nazioarteko posizionamenduan duen rola sendotu du.
Testuinguru horretan, bereziki garrantzitsua da lan ildo horren jatorria eta Euskal Herriko Unibertsitatean izan duen finkapena azpimarratzea. Hain zuzen ere, Lourdes Basabe Desmonts irakasleak eta Fernando Benito López irakasleak Microfluidics Cluster UPV/EHU klusterra sortu zuten 2015ean, EHUko Arabako campuseko Farmazia fakultatean. Ordutik, talde hori etengabe hazi da, jarduera zientifikoa, teknologikoa eta prestakuntzakoa garatu du, eta, pixkanaka, nazioarteko lankidetza-sarea eraiki du. Sare hori, gaur egun, mundu mailan esparru horretako eragile nagusiekin lotuta dago. Ibilbide hori funtsezkoa izan da Euskadiko ekosistemak nazioarteko mikrofluidika komunitatean gaur egun duen posizionamenduan.
MicroTAS 2026 lehen aldiz Espainian antolatu izanak agerian uzten du, gainera, ekosistema zientifiko hori sendotzen ari dela eta nazioartean gero eta ikusgarritasun handiagoa duela, ikerkuntza komunitatearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Ikerbasqueren ingurune instituzionalaren arteko lan koordinatuari esker.
Konferentziaren call for abstracsta (komunikazio laburpenak bidaltzeko deialdia) zabalik dago eta bidaltzeko azken eguna 2026ko maiatzaren 19a izango da. Hori dela eta, ikerketa komunitateari hitzaldiaren edizio historiko honetan parte hartzeko gonbidapena egin zaio, aukera paregabea baita ikerkuntzari nazioarteko ikusgarritasuna emateko, lankidetza estrategikoak ezartzeko eta mikrofluidikako munduko foro nagusian parte hartzeko.