-
Unibertsitate ugarik galizieraren, katalanaren eta euskararen ofizialtasuna eskatu dute Europar Batasunean
-
Laura Zabala #HiloTesis lehiaketan saritua
-
Balluerka, Iribar eta Garaikoetxeari EHUk Urrezko Domina emango die
-
Jose Antonio Lozano matematikariak iazko Euskadi Ikerkuntza sari jaso du
-
Astelehenean hasiko da EHUn lehenengo mailako matrikulazioa
Belarra ez moztea ona da
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/06/19

NON: Bilboko Hezkuntza Fakultatea, Leioa. NOIZ: 2025eko ekainaren 19a. NORK: Egoi Markaida. EHU.
Azken asteetan Leioako Campusean dagoen Bilboko Hezkuntza Fakultatearen aurreko zelaitik igaro denak segatu gabeko eremuak ikusi ditu, eta belarra hazi eta hazi egin dela. Ez da despisteagatik edo utzikeriagatik izan; helburu didaktiko bikoitzarekin eta ingurumen-dibulgazioarekin sustatutako jarduera da. Josu Sanz, Gloria Rodríguez eta Álvaro Antón, Matematika, Zientzia Esperimental eta Sozialen Didaktika Saileko lankideak, dira jardueraren sustatzaileak.
"Gizartean nahiko eztabaidagarria da lorategietako belarra hazten uztea. Pertsona askorentzat badirudi lorezaintza-zerbitzuaren dedikazio faltaren ondorio dela. Hala ere, sega atzeratzeak balio izan du fakultateko ikasle batzuk eremu horietan dagoen biodibertsitate handiaz ohartzeko ".
Izan ere, nahiz eta aldizka ereindako, ongarritutako eta segatutako eremua izan, landare mota ugarik (besteak beste, Ophrys apifera bezalako lore izugarriak) beren zikloa osatzen dute moztu gabeko eremu horietan, polinizatzaileek lore-landareen inguruan jarduera frenetikoa garatzen dute; horiek enarak bezalako hegaztiak erakartzen dituzte eta haien dieta osatzen dute. Eta Hezkuntzako ikasleentzat luxua da ingurune naturalen kudeaketaren garrantzia bezalako gaiak zuzenean behatuz eta ikasiz landu ahal izatea.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus