Nork hitz egiten du ikasleen izenean?
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2026/10/08
(Beste leiho bat zabalduko du)Nork ordezkatzen zaitu? Nola iritsi ikasleen ordezkariengana? Galdera horiei erantzun nahi die EHUko ikasle ordezkarien mapa berriak, ikasleek unibertsitateko ordezkaritza-egiturak errazago ezagutu eta horietara jotzeko tresna gisa.
Arte Ederretako Fakultateak eta Partaidetza Zuzendaritzak berriki aurkeztu dute mapa, eta, aldi berean, hura diseinatzeko aurkeztutako proposamen guztien erakusketa zabaldu dute fakultatean.
Aurkeztutako lanen artean, Xavi Soutoren «Abstracta» proiektuak irabazi du. Sorkuntza eta Diseinuko Graduko ikaslearen proposamena EHUko fakultate eta eskola guztietan jarriko da ikusgai, ikasleek ordezkaritza- eta parte-hartze aukerei buruzko informazioa modu erraz eta ulergarrian aurki dezaten.
Ekimenaren atzean dauden hiru ahotsen bidez ezagutu dugu proiektua: Izaro Goristidi, Unibertsitateko Partaidetzako zuzendaria; Xavi Souto, proposamen irabazlearen egilea; eta Iñigo Ugedo, EHUko Ikasle Kontseiluko presidentea.
Hona hemen haien azalpenak.