-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
Iván Pérezek nautika arloko MAL onenaren saria jaso du
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
Oihenart Aforismoen X. lehiaketa abian da
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2021/07/09
UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak, Donostiako Euskararen Zerbitzuaren laguntzaz, ‘Oihenart’ izeneko aforismoen hamargarren lehiaketa abian jarri du. Modu laburraz azaldutako pentsaerak lirateke aforismoak, alegia ideiak agertarazteko aski den testua osoa baina motza; esaterako, Literaturan baditugu aforismoen adibide nabarmenak: kontakizun laburrak, herri-ipuin motzak, esaera zaharrak… hurrenez hurren.
Parte hartzaileek UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen web orrian dagoen inprimakia bete eta bertan igo behar dute aforismo bilduma, PDF formatuan. Aforismoak igotzeko azken eguna 2021ko azaroaren 5a izango da. Genero gisa, aforismoa zentzu zabalean ulertuko da (pentsamenduak, mikro ipuinak, poemak), eta edozein aforismo kopuru onartuko da, euskaraz idatzitako testu laburrak, originalak eta paperean argitaratu gabeak baldin badira. Ebazpena 2021ko abenduan argitaratuko da aipatutako web gunean.
Bi kategoria izango du deialdiak: 25 urte arteko parte hartzaileak eta 26tik gorako parte hartzaileak. Eta lau sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko bina.
Lehiaketaren izena Arnaud Oihenart (Maule, 1592 – Donapaleu, 1667) euskal poeta, legegizona, historialaria eta politikariari dagokio. Oihenart, Joan Perez de Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen euskal idazle laikoa izan zen. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi zuen.