-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
ON AIR
Photocampus: Eguneko irudia
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2024/02/13
NON: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. NOIZ: 2024ko otsailaren 13a. NORK: Ibai Biritxinaga. Komunikazio bulegoa
Gaur goizean, Irratiaren Munduko Eguna dela eta, Euskadi Irratia eta Radio 5 (RNE) Bizkaiko Campusera (Leioa) hurbildu dira euren saioak zuzenean emateko. Aukera bikaina izan da zuzeneko irratsaio bat nola egiten den ikusteko, aurten mende bat beteko duen komunikabidea.
Goiztiarrenek Iñaki Guridik gidatutako Faktoria (Euskadi Irratia) saioa entzuteko aukera izan dute, Mikel Laboa Plazan. Eva Ferreira errektoreak hitz egin du tarte horretan.
Laster, goizeko 11:00etan, RNEko Radio 5ek estatu mailako saio berezia emititu du Ane Villasanterekin Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatetik. Kazetariak, “plater nagusien” artean izan du elkarrizketa Ana Irene del Valle ikastegiko dekanoarekin.
Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
