-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
«Paisaiari eusteko komeni da baserriak birgaitzea eta berrerabiltzea»
-
EHUk kalera aterako du zientzia oraingoan ere, Ikertzaileen Europako Gauean
Paisaia deseraikitzen
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/02/01
NON: Arabako Campusa. NOIZ: 2022ko urtarrilaren 31n. NORK: Nuria González.
Arabako Campuseko unibertsitate pabiloiko erakusketa aretoan (Apraiztarrak, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz) "Paisaiaren deseraikuntza" izeneko erakusketa bat dago ikusgai, Arte eta Ofizioen Eskolako Proiektuen tailerreko ikasleei planteatutako ariketa baten emaitza.
Carmen Lecanda tailerreko irakasleak programatu eta zuzendu du, eta paisaiaren interpretazioa bilatzen du, akriliko edo oliozko teknikak dituen oihalezko edo taulazko euskarri batez baliatuta, zirriborro bat abiapuntu hartuta. Zer interpretazio bilatzen da? Tailerrean aritzen den pertsona bakoitzaren berrinterpretazio pertsonala eta, beraz, autentikoa. Esperientzia bat, bizipen bat edo gogoeta bat.
Erakusketa otsailaren 14ra arte egongo da zabalik.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
