-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
Passion for Science Congressen bigarren edizioa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/11/20
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Farmazia Fakultatean egin zuten ‘Passion for Science Congress’ topaketaren bigarren edizioa. EHU – i+Med Medikuntza Pertsonalizatuko Ikasgelak sustatutako jardueretako bat da topaketa. 140 parte hartzaile baino gehiagok esku hartu zuten, eta kongresua ikertzaile gazteentzako trukeko, inspirazioko eta lankidetzako gune gisa finkatu da.
Inaugurazioa EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak eta Eusko Jaurlaritzako Politika Zientifikoko zuzendari Amaia Esquisabelek egin zuten.
Bi osoko hitzaldi egin ziren jardunaldian, nazioartean ospe handia duten ikertzaileen eskutik: Eneko Larrañeta (Chair in Pharmaceutical Materials Science. Queen’s University of Belfast) eta Burcu Gumuscu-Sefunc (Tenure-track assistant professor in the Department of Biomedical Engineering at Eindhoven University of Technology (TU/e).
Saio zientifikoetan, Fakultateko hainbat ikerkuntza taldetako doktoregaiek aurkeztutako ahozko komunikazioak izan ziren entzungai (Batzorde Zientifikoak jasotako proposamenen artean hautatutakoak). Gainera, posterren saioa ere egin zen kongresuan eta ikerkuntza arlo ugaritako azken aurrerapenen berri eman zuten.
Arratsaldean, arlo akademikotik kanpoko doktoregoko irteera profesionalak aztertzeko mahai ingurua egin zen eta arlo zientifiko eta teknologikoko profesional entzutetsuen parte hartzea izan zen: Amaia Huguet, I+G arloko zuzendaria I+Meden; Susana Egusquiaguirre, ABG Intellectual Propertyko Patenteen aholkularia; Enara Herrán, Additum Valoren Saludeko Proiektuen zuzendaria; eta Pablo Ortiz, venture builderra Tecnalian.
Bigarren edizio honekin, Passion for Science Congress topaketarako eta hazkunderako plataforma gisa indartu da ikerkuntza komunitaterako. Hala, doktoregaiei aukera eman die beren lanak partekatzeko, lankidetza ildo berriak aurkitzeko eta EHUko Farmazia Fakultateko egitura zientifikoa sendotzeko.