euskaraespañol

Redes sociales campusa

Pint of Science 2022 Donostian

Noiz eta non

Noiztik: 2022/05/09 Noiz arte: 2022/05/11

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Pint of Science (PoS) nazioarteko jaialdi bat da, eta 5 kontinenteetako 25 herrialdetako 200dik gora hiritan ospatzen da data berean. Donostia da hiri horietako bat. “Bai zientzia bai zientzian jarduten duten pertsonak ezezagunak dira oraindik ere herritarrentzat. Hori dela eta, PoS jaialdiak herritarrengana hurbildu nahi ditu zientzialariak, tabernetako giro lasai eta lagunkoia baliatuz elkarren arteko hartu-emanak hurbiltzeko”, adierazi dute jaialdiaren koordinatzaileek.

Maiatzaren 9tik 11ra, Donostiako taberna batzuetan, askotariko gaiei buruzko 26 hitzaldiz gozatu ahal izango du jendarteak hizkera ulergarri eta hurbilekoan, hala nola giza gorputza, gizartea, gure adimena, planeta eta zientzia faktikoak.

Donostiako informazio guztia hemen aurkitu dezakezue.

Jaialdiaren 7. edizioa da hau, eta aurten bere jatorrizko izaera berreskuratuko du tabernetan, bi pandemia-urte zail igaro ondoren. Pint of Science 2015ean iritsi zen Donostiara, CIC biomaGUNEko zenbait ikertzaileren eskutik, eta urtez urte, jaialdiaren programa eta jarduerak haziz joan dira parte-hartzaile gehiagorekin. Ildo horretan, PoS 2022 jaialdian, ikerketa-zentro, unibertsitate eta zientzia-komunitateko erakunde hauetako hizlariek hartuko dute parte: CIC biomaGUNE, DIPC, Tecnalia, BCMaterials, UPV/EHU, CFM, CIC nanoGUNE, AZTI, Polymat, Mugaritz, Aiur Euskadi 21 eta Biodonostia OII. Saioetan, zientziari buruz solasean arituko dira ikertzaileak, garagardo bat hartuz, hiriko lau tabernatan.