euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Aurkezpena

Prentsaurrekoa: 44. Uda Ikastaroen aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/06/11, 12:30

Kokapena

Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ekainaren 11n, asteazkena, 12:30ean, Donostiako Miramar Jauregian, Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioak (UIK) antolatzen dituen 44. Uda Ikastaroak aurkeztuko dira prentsaurrekoan. Aurtengo edizioko eduki nagusiak azalduko dira, 'Irakasteko Ikasten' eta 'Ikasiz Hezi' programak azpimarratuz.

Aurkezpenean honako hauek izango dira:

  • Joxerramon Bengoetxea, EHUko errektorea eta Uda Ikastaroak Fundazioaren patronatuaren presidentea.
  • Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburua.
  • Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua.
  • Juana Goizueta, EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
  • Idoia Otaegui, Uda Ikastaroen zuzendari akademikoa.