euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

‘Giza Eskubideei Begira’ erakusketaren aurkezpena

Noiz eta non

2018/04/16, 11:00 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

‘Giza Eskubideei Begira’ erakusketa aurkeztuko da prentsaurrekoan. Maiatzaren 18ra arte zabalik egongo den erakusketa honen bidez, diseinu grafikoa baliaturik, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak bat egiten du Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. Urteurrena ospatzeko ekitaldiekin, Parisen, 1948an Nazio Batuen Asanblea Nagusiak aldarrikatuta.

Erakusketa Leire Fernández Iñurritegui eta Eduardo Herrera irakasleek komisariatu dute, EIDE Euskadiko diseinatzaileen elkartearen laguntzaz. Hogeita hamar diseinatzaile profesional bildu dituzte giza eskubideei “begiratzeko” proiektu kolektiboa osatzeko. Hogeita hamar begirada, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak ezartzen dituen hogeita hamar giza eskubideetako bakoitza interpretatu eta karteletan adierazi dituztenak.

Ekitaldian hartuko dute parte:

  • Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiko Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria
  • Juan Ramon Viles, Donostiako Udalaren Lehendakaritza, Gardentasuna, Giza Baliabideak eta Berrikuntzako zinegotzi delegatua
  • Jon Mirena Landa, UPV/EHUren Giza Eskubideen eta Botere Publikoen katedrako zuzendaria
  • Benicio Aguerrea, EIDE-Euskadiko Diseinatzaileen Elkarteko koordinatzailea
  • Leire Fernández, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea eta erakusketaren komisaria
  • Eduardo Herrera, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea eta erakusketaren komisaria