euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

‘Eraikuntza Historikoen Analisi Teknikoa’ erakusketaren aurkezpena

Noiz eta non

2018/01/10, 11:00 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkena, urtarrilak 10, 11.00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, ‘Eraikuntza Historikoen Analisi Teknikoa’ erakusketaren aurkezpena egingo da. Bertan nazioarteko 28 eraikin berezien maketak eta panelak ikusgai daude. Erakusketa MUGAK Nazioarteko Arkitektura Bienalaren egitarauaren baitan antolatu da.

Erakusketa honen berezitasuna da UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko hiru kurtso ezberdineko 75 ikaslek, Eneko Uranga eta Rafa Zuza irakasleren zuzendaritzapean, Eraikuntzaren Historia eta Egitura Dimentsioen Historia ikasgaietan egindako lanak biltzen dituela.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Pedro Astigarraga, MUGAK Nazioarteko Arkitektura Bienalaren komisarioa
  • Eneko Uranga, UPV/EHUko irakaslea eta erakusketaren komisarioa
  • Erakusketan parte hartu duten ikasleak

Ekitaldian izango dira ere: Antonio Casado UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendaria eta Juan José Arrizabalaga UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren zuzendaria.