-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
‘Indalecio Prieto. La nación española y el problema vasco’ liburuaren aurkezpena
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2019/06/25
Euskal Parlamentuko Tomás Moro aretoan aurkeztuko zen ‘Indalecio Prieto. La nación española y el problema vasco. Textos políticos’ [Indalecio Prieto. Espainiar nazioa eta euskal gatazka. Testu politikoak] liburua. Ricardo Mirallesek idatzita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskal Parlamentuak batera editatutako Euskal Herriko Pentsamendu Politiko eta Sozialaren testu klasikoen bildumaren barruan argitaratu da.
Ekitaldian, liburuaren idazleaz gainera, Bakartxo Tejeria euskal ganbarako presidentea eta José Luis de la Granja eta Antonio Rivera UPV/EHUko Garaiko Historiako irakasleak egon ziren.
Bilduma honen bidez, bi erakundeok, 2010ean sinatutako lankidetza hitzarmenean jasotzen den moduan, argitara atera nahi dituzte pentsamendu politiko eta sozialaren arloko lan funtsezkoak, Aro Berriko eta garaiko historiaren euskal eremuan aritutako protagonisten eskutik.