-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
Espainiako Psikologia Konparatuko Elkartearen Nazioarteko XXXV. Kongresua
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/10/01 Noiz arte: 2025/10/03
Kokapena
Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Urriaren 1etik 3ra, Donostiako Miramar Jauregian, Espainiako Psikologia Konparatuko Elkartearen (SEPC) Nazioarteko XXXV. Kongresua ospatuko da. Topaketa honetan mundu osoko ikertzaileak bilduko dira kognizio konparatuan eman diren aurrerapen berrienak aurkeztu eta eztabaidatzeko. Psikologia Konparatuak aztertzen du zer dugun komunean eta zertan bereizten garen beste espezieekiko prozesu kognitiboei dagokienez, hala nola ikaskuntza, pertzepzioa, oroimena, arreta edo motibazioa. Antzekotasun eta desberdintasun horiek ulertzeak lagundu egiten digu geure burua hobeto ulertzen, bai eta planeta partekatzen dugun animalien portaera hobeto ulertzen ere.
Gonbidatutako hitzaldiak izango dira, alor horretan eta neurozientzia kognitiboan erreferente diren ikertzaileen eskutik:
- Nathan Holmes: Scientia Associate Professor en la School of Psychology de la University of New South Wales, Australia.
- Milagros Gallo: Granadako Unibertsitateko Psikobiologia Saileko katedraduna.
- Laura Corbitt: Associate Professor en la University of Toronto.
- Andy Delamater: Psikologia eta Neurozientzia irakaslea Brooklyn Collegen eta New Yorkeko City University of New Yorkeko Graduate Centerrean.
- Peter Balsam: Psikologia irakaslea Barnard Collegen eta Columbiako Unibertsitatean.
Kongresuak, gainera, aukera ezin hobea eskaintzen du ideiak trukatzeko eta lankidetza-ikerketako ekimenak garatzeko, bai estatuan, bai nazioartean.
Jarduera osagarri gisa, Kongresua hasi aurreko egunean, irailaren 30ean, 16:00etan, ‘Psikologia konparatua: beste espezie batzuen bidez elkar ulertzea’ dibulgazio-hitzaldia egingo da EHUko Psikologia Fakultateko Areto Nagusian, Donostian, ekitaldiaren programa ofizialean sartuta. Jarduera hau irekia da eta bere helburua da Psikologia Fakultatean eta beste unibertsitate batzuetan arlo honetan egiten den ikerketa-lana ezagutaraztea eta ikusaraztea, lan-ildo nagusiak ikasleei eta, oro har, gizarte osoari hurbilduz. Hala, zientzia- eta gizarte-balio handiko prestakuntza-esperientzia bat izateko aukera erraztuko da, eta unibertsitateko ikerketaren eta gure ingurunearen arteko lotura indartuko da.