Puntako zientzialarien eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen arteko topaketa Bilbon
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/10/04, 10:00 - 00:00
Kokapena
Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Lekua: Guggenheim Museoa. Bilbo
Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdiko jardueren artean topaketak izango dira ostiralean Guggenheim Museoan, Bilbon. Harrera Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordearen eskutik izango da. Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak Albert Fert, Maria Martinon-Torres eta Christophe Rossel zientzialariekin elkartuko dira.
Ikasleek aukera izango dute giro lasai eta atsegin batean Albert Fert Fisikako Nobel sariduna, Maria Martinon-Torres paleoantropologoa eta CENIEHko zuzendaria eta Christophe Rossel fisikari esperimentala gertutik ezagutzeko eta galderak zuzenean planteatzeko. Gonbidatutako ikertzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren bizipenei eta ibilbide profesionalean metatutako esperientzia guztiei buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei. Topaketa hauen helburu nagusia da, hain zuzen, Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea eta ezagutzarekiko pasioa piztea.
Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdiaren baitan antolatutako Bilboko topaketak Guggenheim Museoaren laguntza du, baita Telefonicaren parte-hartze berezia ere. Javier Benitok, Telefonica Euskadiko zuzendariak ikasleek egindako galdera onenari emango dio saria.
Hizlariak:
- Albert FERT, Fisikako Nobel Saria 2007
- Maria MARTINON-TORRES, paleoantropologoa eta CENIEHko zuzendaria
- Christophe ROSSEL, IBMko fisikari esperimentala
Moderatzailea:
- Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko presidentea