euskaraespañol

Redes sociales campusa

Itsasora begiratzen duen Unibertsitatea: ezagutzan zehar nabigatzen Saltillo eskola-ontzian

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/07/12, 11:30

Deskribapena

Bilboko Itsasmuseumean

 

Asteartean, uztailak 12, goizeko 11.30ean Bilboko Itsasmuseumean, Itsasoari begiratzen duen unibertsitatea ikastaroaren irekiera ekitaldia izango da.

Bertan izango dira:

- Itziar Alkorta, UPV/EHUko Uda Ikastaroetako zuzendari akademikoa.

- Ricardo Barkala, Bilboko Portuko Agintaritzako presidentea.

- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea.

Saltilloren singladurak, gaurtik uztailaren 20era arte izango dena, lehorrean ere jarriko du arreta (Santurtzin, Mutrikun, Donostian eta Hendaian) eta publiko guztiei irekitako doako jarduera irekiekin eta hitzaldiekin. Gai hauek izango ditugu hizpide: ozeanoen osasuna, biodibertsitatearen kontserbazioa eta itsasoko baliabideak, olatuen bidez energia sortzea, akuikultura jasangarria eta euskal herriaren ondare historiko immaterial eta materiala eta itsasoko kultura.

Ikastaro hau Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen – UNUM programaren barruan kokatzen da, lehenengo edizioa Baionan ospatuko delarik datorren uztailaren 18tik aurrera.

Ekitaldiaren hasieran famili argazkia egingo da, itsasaldian parte hartuko duten ikasle eta Saltilloko tripulazioarekin, Saltillon bertan, eskola-ontzia Itsasmuseumen ondoan atrakatuta egongo baita.