-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
'Sexualitatea, Generoa eta Garapena' ikastaroaren izen-ematea zabalik dago
Lehenengo argitaratze data: 2024/02/01
2000. urtetik medicusmundi Gipuzkoak, Euskal Herriko Unibertsitarekin batera antolatzen duen 'Sexualitatea, Generoa eta Garapena' ikastaroaren edizio berrirako izen-ematea otsailak 26 arte zabalik dago.
"Kurtso honen helburu nagusia, ikasleei Sexu Eskubideak eta Ugalketa Eskubideak kritikoki ulertzeko beharrezkoak diren analisirako tresnak ematea da. Era berean, eskubide urraketa horien atzean dagoen egiturazko problematika aztertzea, eta problematika hori partekatzen duten mundu-mailako hainbat errealitate ezagutzea", diote antolatzaileek.
Lankidetza praktika bekatuak egiteko aukera egongo da: Interesa duten ikasleen artean, lau pertsona hautatuko dira medicusmundi Gipuzkoaren tokiko bazkidea den eta, Sexu Eskubideen eta Ugalketa Eskubideen alde lan egiten duen Peruko erakunde feminista batekin praktikak egiteko. Praktikek bi hilabetetako iraupena izango dute, eta 2024ko udan izango dira.
*Aukera askeko kreditu bat UPV/EHUko ikasleentzat.