euskaraespañol

pil-pilean

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Suak itzaltzen, engainurik gabe

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2025/05/09

NON: Leioako campusa. NOIZ: Maiatzak 7. NORK: Argazkia: Laura López. Testua: Blanca Irene González. UPV/EHU. 

 

Eta bat-batean zauden gela kez betetzen bada eta ez dakizu nola irten? Eta txinparta batek su hartzen badu eta su-itzalgailua nola desblokeatu ez badakizu? Eta etxean zartaginak su hartzen badu? Eta...? 

Eta horretaz guztiaz izan da Suteetan jarduteko ikastaroa: keari ihes egitea, su-itzalgailua mahuka erabiltzea, sua itzaltzea. Tranparik eta kartoirik gabe. 

Gauza asko gerta daitezke, edo bat ere ez; baina, ziur, benetako ke eta suarekin trebatuz gero, errazagoa izango da sutetik ihes egitea eta 112 telefonora deitzea. 

Gauza asko gerta daitezke edo bat ere ez, baina prebentzioak lasai aurre egiten laguntzen du. 

Oso esperientzia gomendagarria. 


Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean. 

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus