euskaraespañol

Redes sociales campusa

Lehiaketa

Think Big 2025 Enpresa ideien lehiaketaren sari banaketa ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/09/11, 12:00 - 14:00

Kokapena

Biltzar Aretoa I - Bilboko Ingeniaritza Eskola II - I
Rafael Moreno Pitxitxi 3. -48013- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Zitek, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bizkaiko Campuseko ekintzailetzari laguntzeko programak, Think Big 2025 Enpresa ideien lehiaketaren sarien banaketa ekitaldia egingo du irailaren 11n, osteguna, Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Aurten 43 proiektu aurkeztuko dira eta 3 proiektu onenak sarituko dira, baita 3 accesit ere. Enpresa-ideien lehiaketaren helburua Bizkaiko Campuseko unibertsitarioen artean espiritu ekintzailea sustatzea da. 

Ekitaldian Estitxu Garai EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Noemí Peña EHUko Bizkaiko Campuseko Ekintzailetza, Enplegagarritasun eta Transferentziako zuzendariak, Joseba Mariezkurra Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentu eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendari nagusiak eta Olatz Goitia BEAZeko zuzendari nagusiak parte hartuko dute.  

Programa

12:00: Ongietorria Noemí Peña EHUko Bizkaiko Campuseko Ekintzailetza eta Transferentzia zuzendariaren eskutik. 

12:10: Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentu eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendari nagusiaren hitzaldia. 

12:20: Olatz Goitia BEAZeko zuzendari nagusiaren hitzaldia. 

12:30: Estitxu Garai Artetxe, Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko errektoreordearen hitzaldia. 

12:40: Noemi Peñaren eskutik proiektuen deskribapen laburra. 

13:00: Sari banaketa.