-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Iván Pérezek nautika arloko MAL onenaren saria jaso du
Mineral guztiak euskaraz Wikipedian
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2020/06/17
Gaur egun ezagunak diren mineral guztiak (5.500) euskaraz daude Wikipedian. Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak babesten duten Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak Informatika Fakultatearekin elkarlanean gauzatzen duen hezkuntza programaren baitan gauzatu da proiektua. Urtebeteko lana izan da. Aipatutako fakultateko irakasle Olatz Perez de Viñasprek terminologia itzultzeko egindako sistema automatiko erabili da mineralak euskaraz jartzeko eta Xabier Garmendia ikasleak euskarazko hizkuntza baliabideak erabiliz sortutako EUMineralBot proiektua ere. Bestalde, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko kide den Galder Gonzalezek azken lanaren ardura izan du.