-
EHUko bi ikertzaile gazte saritu ditu Espainiako Patenteen Bulegoak
-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUk errekurritu egingo du USaPen harira epaileek hartutako erabakia
-
Unibertsitate irakasle izateko deialdi berri bat
-
Oceanus Plasticus proiektua saritu dute diseinu grafikoko lehiaketa garrantzitsuenetan
Txapelarte
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2026/08/04 Noiz arte: 2026/09/03
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Abuztuaren 4tik irailaren 3ra arte, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, ’Txapelarte’ izeneko erakusketa ikusgai dago. Erakusketa Donostiako Barrio San Martin elkarteak antolatu du, EHUkultura Gipuzkoaren laguntzarekin. Sarrera librea da. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00ra.
Barrio San Martin elkarteak dio: “Edizio bakoitzean, hainbat artista, diseinatzaile eta sortzaile gonbidatzen dira euskal txapela ikuspegi garaikide batetik berrinterpretatzera. Horrela, txapela adierazpen artistikorako euskarri bihurtzen da, tradizioa, nortasuna, artisautza, berrikuntza eta sormena uztartuz. Ikusgai dauden obrak ekainean aurkeztu ziren Miramar Jauregiko lorategietan, eta ondoren artistek beraiek jantzita parte hartu zuten Kapelaren Ibilbidean. San Martin auzoko hainbat establezimendutan ikusgai egon ondoren, erakusketa EHUko Carlos Santamaría Zentrora iritsiko da. Bertan, bere ibilbide artistikoarekin jarraituko du, artea herritarrengana hurbiltzeko eta euskal kulturaren ikur nagusietako baten inguruko sormen artistikoa balioan jartzeko helburuarekin”.
Parte hartzen duten artistak: Santi Egurbide, Oihana Hernaiz, Charo Casteres, Mimiku, Janire Soraluze, Anhelo, Gorka Larra, Cristina de Prada, Lucía Sánchez eta Maku Vilches.