Inaugurazioa
Uda Ikastaroen 45. edizioaren irekiera-ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/06/30, 17:00
Kokapena
Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ekainaren 30ean, asteartea, arratsaldeko 17:00etan, Uda Ikastaroen 45. edizioaren irekiera-ekitaldia izango da Donostiako Miramar Jauregian. Daniel Innerarity filosofia politikoko katedradunak, EHUko Ikerbasque ikertzaileak eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendariak eskainiko du irekiera hitzaldia: 'Demokraziaren etorkizuna'.
Ekitaldian, hitza hartuko dute:
- Imanol Pradales Lehendakariak
- Joxerramon Bengoetxea EHUko Uda Ikastaroak Fundazioaren presidente eta EHUko errektoreak
- Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak
- Jon Insausti Donostiako alkateak
- Laura Poderoso BBVA Fundazioko zuzendariordeak
- Idoia Otaegui EHUko Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak.
*Komunikabide grafikoentzat oharra:
- 16:40ean: agintarien iritsiera, Miramar Jauregiko zerbitzu sarreran
- 16:50ean: Lehendakariari harrera, Miramar Jauregiko zerbitzu sarreran.
- 16:55ean: talde argazkia, Miramar Jauregiko eskilara nagusian.
- Ekitaldian zehar argazkiak atera ahal izango dira eta irudiak/audioa grabatu ahal izango da.