-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
Udaberriko Lasterketaren aurkezpen-ekitaldia
Noiz eta non
2023/03/03, 10:30
Kokapena
Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Arriola 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, martxoaren 3an, 10:30etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiarrak Kirol Klubak antolaturiko Udaberriko XIX. Lasterketaren aurkezpena egingo da prentsaurrekoan. Proba 10 km-ko Gipuzkoako Txapelketa da.
Aimar Insausti Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusaren Ekintzailetzako eta Transferentziako zuzendaria eta Alazne Mujika Donostiarrak Kirol Klubaren presidentea ekitaldiaren buru izango dira. Ekitaldian parte hartuko du, halaber, Javier Fuentes lasterketako zuzendari eta aipatu kirol klubeko kideak.
Ekitaldian zehar 1 zenbakia duen dortsala emango zaio, emakumezkoetan Oihana Kortazarri eta gizonezkoetan Xabi Prietori. Aurten ere UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa solidarioa da. Edizio honetan 0 dortsala banatuko zaion proiektu solidarioa eta ekarpen ekonomikoa Wanawake Mujer da, Afrikan lan egiten duen elkartea, berdintasuna sustatzen eta emakumeenganako indarkeria mota guztiak prebenitzen dituena, bereziki mutilazio genitala, haurren arteko ezkontza eta salerosketa. Ana Perezek jasoko du dortsala.
UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa martxoaren 12an, igandean, egingo da, 10:00etan, UPV/EHUren Gipuzkoako Campusean hasi eta amaitu, ibilbide homologatu baten gainean. Oinezko lasterketa hau oso herrikoia da, eta, aurreikuspenen arabera, 1.500 atleta baino gehiagok 10.000 metro egingo dituzte Donostiako gunerik esanguratsuenetan zehar.