-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Radio San Sebastianek Udako Ikastaroak saritu zituen Iñaki Gabilondo Humanitate eta Komunikazio sariarekin
Lourdes Oñederra eta CITA Alzheimer ere saritu zituzten
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2021/11/17
Laugarren urtez, Radio San Sebastianek Bikaintasunaren Sariak eman ditu, eta “lurraldean giltzarri diren hamar pertsona eta erakunderen ekarpenak eta ibilbideak aitortu dituzte”. Sarituen artean, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroek Iñaki Gabilondo Humanitate eta Komunikazio Saria jaso zuten. “Unibertsitate publikoaren eta euskal gizartearen arteko zubi izateko bokazioarekin jaio ziren, eta, azkenean, jarduera akademiko bihurtu dira, errealitate aldakor batean gertatzen diren fenomenoak unibertsitate-erakunde bati eska dakiokeen zorroztasunarekin ikasi nahi duen ororen eskura jartzeko. Iazko edizioan, berrogeigarrenean, UPV/EHUren Udako Ikastaroek pandemiaren aurreko parte-hartzaile kopurua berreskuratu zuten eta nazioartekoago bati ireki zitzaizkion online irakaskuntzari esker. Ikasleen aldetik, 13.000 inguru, atzerritik bertara eta online joanda, eta ikastaroen kalitatea kontuan hartuta, ez dago estatu mailan parekorik.”
Era berean, euskararen arloan, Lourdes Oñederra Euskal Filologiako doktoreak “euskararen zainketari eta garapenari arlo guztietan emandako bultzada irmoagatik eta, bereziki, akademikoagatik” aintzatetsi ziren. “Zalantzarik gabe, Euskal Herriko Unibertsitatean Fonologiako katedradun gisa egindako urte askotako irakaskuntza-lanak eta Fonologiaren arloan egindako ikerketek lagundu dute horretan.” Eta, ikerketaren arloan, CITA Alzheimer Ikerketa eta Terapia Aurreratuen Zentroak bikaintasunaren saria jaso zuen. “Zentro horrek, 2008an sortu zenetik, narriadura kognitiboari eta garunaren zahartzeari buruzko ikerketan nazioarteko erreferente bihurtzea lortu du.” Zentro honek, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, Basque Center for Alzheimer 's Prevention sortu du Donostian, Alzheimerra prebenitzeko teknologiak eta ezagutza ikertu eta transferitzeko zentro bateratua. Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian egindako ekitaldian Josean Larrañaga ‘Urko’, Maialen Chourraut, Cristina Iglesias, WaveGarden, Basque Culinary Center, Erreala eta Aspace Gipuzkoa ere saritu zituzten.
Irudi galeria
-
Lourdes Oñederrak saria jaso zuen Eider Mendoza foru diputatuaren eskutik. Argazkia: Iñigo Ibañez. Radio San Sebastian -
Pablo Martínez-Lage CITA Alzheimer zentroko zuzendari zientifikoak saria jaso zuen. Argazkia: Iñigo Ibañez. Radio San Sebastian -
Laugarren edizioko saridun guztiak. Argazkia: Iñigo Ibañez. Radio San Sebastian
