euskaraespañol

Redes sociales campusa

Gaurko egunean jaio zen Mendeléyev

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/08

Gaurko egunean jaio zen Mendeléyev

NON: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. NOIZ: 2021ko otsailaren 8an. NORK: Laura López. Komunikazio Bulegoa.

 

Gaurko egunean jaio zen Mendeléyev

Gaur bezalako egun batean, 1834an, Siberian jaio zen Dmitri Mendeléyev, taula periodikoa garatu zuen kimikari errusiarra. 33 urte besterik ez zituela katedraduna zen San Petersburgoko Unibertsitatean eta bere klaseak gainezka egoten ziren. Ikasle horiei elementu kimikoak nola azaldu zebilela, 63 karta sortu zituen, bat garai hartan ezagunak ziren elementu bakoitzarentzat, non bere pisu atomikoa eta beste ezaugarri batzuk idatzi zituen. Eta konturatu zen kartak, elementuen pisu atomikoen arabera ordenatzen bazituen, aldizkakotasun bat azaleratzen zela. Beraz, kartak erabiliz ohol bat konfiguratu zuen, eta lauki batzuk hutsik utzi zituen elementu ezezagunentzat. 1869 zen. Sei urte beranduago, Paul-Émile Lecoq de Boisbaudran kimikari frantsesak galioa aurkitu zuen, hutsuneetako batean ondo egokitzen zena, eta lau urte beranduago gauza bera gertatu zen Lars Fredrik Nilson kimikari suediarraren eskandioarekin. Eta horrela jarraitu zuten lauki hutsak betetzen. Gaur egun 118 elementuk osatzen dute, Zientzia eta Teknologia Fakultateko taula periodikoan ikus daitekeenez.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen. 

Negu (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus