euskaraespañol

Redes sociales campusa

Unibertsitateen G-9 Taldeak, kultura eta gizarte proiekziorako batzordearen bidez, palestinar herriarekiko elkartasuna erakusten du kultur ekimenen bidez

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2025/10/03

José Luján Murtziako Uniberrtsitateko errektore anfitroia G-9 Taldeko kideekin, Murtizan ospatu duten bileran. | Argazkia: G-9

2025eko urriaren 3a. Unibertsitateen G-9 Taldea Murtziako Unibertsitatean bildu da Joxerramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorearen lehendakaritzapean. Bertan, Kultura eta Gizarte Proiekziorako Batzorde Sektorialaren bidez, Palestinako herriarekiko elkartasuna adierazi du, bere kultura-ondarearen zabalkundean eta ezagutzan oinarritutako hainbat kultur ekintza bultzatuz.

EHUtik, errektoreak iragarri du Palestinako kulturari buruzko ziklo bat antolatuko duela, eta musika, literatura eta Palestinako herriaren historia ardatz izango dituzten jarduerak jasoko dituela, unibertsitate inguruan kultura arteko elkarrizketa eta sentsibilizazioa sustatzeko helburuarekin.

Aurreikusita dauden lehenengo ekintzen artean, urriaren 7an EHUn egingo den workshop akademikoa nabarmentzen da. Estatu osoko ikertzaileek parte hartuko dute, eta unibertsitateetako publikoari irekita egongo da, bai aurrez aurre, bai streaming bidez.

G-9 gizarte- eta kultura-jarduerak

Jose Luján errektore anfitrioiak inauguratutako Proiekzio Kultural eta Sozialeko Batzordearen bileraren esparruan, beste jarduera nabarmen batzuk ere iragarri dira datozen hilabeteetarako.

2026ko udaberrian, Zaragozako Unibertsitateak G-9ko Unibertsitate arteko XVI. Eztabaida Ligaren azken fasea hartuko du. Liga horren final handia Aragoiko Gorteetan izango da.

2026an, G-9 Genero Ikasketen V. Ikerketa Sarirako deialdia egingo da, gradu-amaierako lanak (GrAL), master-amaierako lanak (MAL) eta doktoretza-tesiak egiteko. Sari honek G-9ko unibertsitateetan (GrAL eta MAL) eta Espainiako unibertsitate publiko guztietan (tesiak) 2025 eta 2026 urteetan aurkeztutako lanak aintzatetsiko ditu.

Batzordeak, azkenik, 2025ean G-9ko unibertsitateek antolatutako udako ikastaroen balantzea egin du, eta nabarmendu du lotura estuagoa dutela lurraldearekin eta gizarteari irekitako ezagutza- eta kultura-transferentziarako gune gisa betetzen duten zereginarekin.

Unibertsitateen G-9 Taldea

Unibertsitateen G-9 Taldea 1997an sortutako elkarte bat da. Beren autonomia-erkidegoetan unibertsitate publiko bakarrak diren unibertsitateek osatzen dute: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako eta Zaragozako Unibertsitate publikoak, Murtziako Unibertsitatea (erakunde laguntzaile aktibo gisa), eta Burgoseko eta La Laguna Unibertsitateak (aktiboki parte hartzen dute G-9 Campus Digital Partekatuan.)