Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,62k gainditu du
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2022/06/16
Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) sarbide fasera aurkeztu diren Batxilergoko 12.107 ikasleetatik 11.819k gainditu dute, hortaz, ikasleen % 97,62k gainditu du. Iazko USEn gainditutakoen portzentajea % 98,35 izan zen. USEren sarbide faseko batez besteko notari dagokionez, 2022an 6,98 izan da. Aurreko ikasturteko batez besteko notarekin alderatuta, 0,23 puntu gutxiagokoa izan da, eta 2020 baino lehenagoko serie historikoaren batez besteko notetatik hurbil dago.
USEk bi fase dituzte: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Hauetaz gain, onarpen faseko irakasgai desberdinak egiteko izena eman zuten Goi Mailako Heziketa Zikloetako 585 ikaslek.
Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak.
Notak eta hurrengo deialdiak
Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie, eta ikasleek kontsultatu ahal izan dituzte gaur, hilaren 16an, UPV/EHUren web gunearen bidez.
Berrikusketa eskatu ahal da ekainaren 17, 20 eta 21ean. Behin betiko emaitzak ekainaren 28an argitaratuko dira. Azkenik, azterketak ikusteko eskaera ekainaren 29 eta 30ean egin ahal izango da.
Bestalde, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdia uztailaren 6, 7 eta 8an izango da. Aurkeztu nahi dutenek matrikula egin behar izango dute ekainaren 23tik 28ra arte.
Jarraian, datuak batzen dituen taula dago:
USEKO SARBIDE FASEAREN EMAITZAK
Batxilergoko Ikasleak
2022ko ohiko deialdia
|
USEKO EMAITZAK EKAINAREN 2022 |
AURKEZTUAK | GAINDITUAK | PORTZENTAJEA | |
|---|---|---|---|---|
| CAMPUSA | ARABA | 1.668 | 1.639 | %98,26 |
| BIZKAIA | 6.039 | 5.866 | %97,14 | |
| GIPUZKOA | 4.360 | 4.296 | %98,53 | |
| *CAMPUS GABE | 40 | 18 | %45 | |
| HIZKUNTZA | EUSKARAZ | 9.235 | 9.092 | %98,45 |
| GAZTELERAZ | 2.872 | 2.727 | %94,95 | |
| SEXUA | GIZONEZKOAK | 5.183 | 5.043 | %97,30 |
| EMAKUMEZKOAK | 6.924 | 6.776 | %97,86 | |
| GUZTIRA | 12.107 | 11.819 | %97,62 | |
*Campus gabe: Ikasle batzuei arrazoi ezberdinengatik (Batxilergoa aspaldi bukatu zuten, dagoeneko unibertsitateko ikasleak dira…) ez zaie campus bat automatikoki esleitzen.