Euskal Herriko Unibertsitateak bere identitate bisuala berritu du. Eduardo Chillida eskulturagileak sortu zuen ikur nagusia mantenduko du EHUren siglekin batera, eta logotipoari euskarria emateko kolore paleta korporatiboa gehitu du.
-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
UPV/EHUk bere marka berritu du
Aurrerantzean bakarrik EHU siglak erabiliko ditu
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/05/22
Unibertsitatearen irudi berritua aurkeztu du gaurko Gobernu Kontseiluan errektoretza taldeak. Eduardo Chillidak sortutako ikurrak jarraitu du irudi nagusi izaten. Estitxu Garai Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko errektoreordearen esanetan, hartutako erabakiak helburu bikoitza dauka. Batetik, “gure irudia berritzea eta aro digitalera egokitzea, erraztea eta unibertsitatearen ikurrari garrantzia gehiago ematea, Euskal Herriko Unibertsitatearen oinarria hobeto isla dadin eta are identifikagarriagoa izan dadin”. Bestalde, “uste dugu garapen natural honek, azken urteotan EHU izendapena sustatzeko egindako lanarekin jarraikortasuna izateaz gain, nomenklatura bikoitzak dakarren arazoari konponbidea ematen diola, batez ere, saihestuko duelako EHU Valentziako UPVrekin (Universidad Politécnica de Valencia) nahastea. Era berean, eta ikuspegi teknikoago batetik, izena sinplifikatzeak eta zehar-marra alboratzeak indexazio akademikoa erraztu dezake.
Logotipo aldaketaz gain, marka-posizioa eta garrantzia hobetu nahi izan da, identifikagarriagoa izan dadila, “nortasun propio diren sustraiak indartuz”, azpimarratu du Garaik. Uniberdea kolorearen alde egin da, irudi korporatiboaren kolore nagusi gisa: “berde bibratzaile bat, bizitzaz betea, gure paisaiaz, lurraz eta kulturaz mintzo dena. Gure sustraiekin lotzen den berdea, inguratzen gaituen naturarekin eta etorkizun jasangarriagoa izateko konpromisoarekin”, azaldu du errektoreordeak.
Marka berria ekainean aurkeztuko da Chillida Lekun.