-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Simulagailu kuantikoak diseinatzeko bide berriak zabaldu dira
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
UPV/EHUk X uztea erabaki du
Aurrerantzean ez du erakundearen profila berrituko, X sareak hartu duen bilakaeragatik
Lehenengo argitaratze data: 2025/03/18
Asteartean, martxoak 18, Euskal Herriko Unibertsitateak erabaki du X sare sozialean erakunde kontuaren jarduera etetea. Plataforma horrek azkenaldian hartu duen norabideak unibertsitatearen balio etikoen eta demokratikoen kontra egiten du. Agerian geratu da informazioaren kalitatea eta egiatasun falta. Unibertsitate gisa, gure ardura da errespetuan eta egiazkotasunean oinarritutako komunikazioa indartzen duten guneak sustatzea; alegia, pentsamendu kritikoa bultzatzea eta X sare sozialak ez du hori bermatzen. Testuinguru horretan, UPV/EHUk askatasunarekiko eta gizarte ardurarekiko konpromisoan berresten du, eta CRUEk hartutako erabakiarekin bat eginda, aurrerantzean ez du X sarean gehiago parte hartuko.