-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Iván Pérezek nautika arloko MAL onenaren saria jaso du
UPV/EHUko eskola-ontziak, Saltillok, bere ateak irekiko ditu ostegunean Orion
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/08/23, 10:00 - 00:00
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Abuztuaren 13tik irailaren 1era UPV/EHUko Saltillo eskola-ontziak ohikoa den udako itsasaldia ari da egiten euskal portuetan zehar. Hala, ostegunean, abuztuak 23, Orion bere ateak irekiko ditu, nahi duten guztiek belaontzia bisitatu dezaten. Bisiten ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 19:00etara. Ondoren, hurrengo egunetan Hondarribia, Mutriku, Ondarroa eta Bermeo bisitatuko ditu ontziak.
Mikel Lejarza kapitain duen itsasaldi honetan, Nautika eta Itsas Garraioko eta Itsasketako graduko ikasleek nabigazio praktikak egingo dituzte. Horrez gain, bela mundua gizarteari hurbiltzea eta antzinako belaontzi hau ezagutzera ematea ere badira itsas ibilaldi honen helburuak. Horretarako, bidaian zehar, Saltillok bere ateak irekiko ditu nahi duten guztiek ontzia bisitatu dezaten.
Saltillo 1932an eraiki zen eta, bi urte beranduago, Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak erosi zuen. 1946tik 1963a arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoari itsasontziaren dohaintza egin zion, eta 1998az geroztik UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.
Egutegia eta ordutegia
- Abuztuak 22: Getaria – Orio
- Abuztuak 23: Ate irekiak Orion
- Abuztuak 24: Orio – Hondarribia
- Abuztuak 25-26: Ate irekiak Hondarribian
- Abuztuak 27: Hondarribia - Mutriku
- Abuztuak 28: Ate irekiak Mutrikun
- Abuztuak 29: Mutriku – Ondarroa
- Abuztuak 29: Ate irekiak ondarroan
- Abuztuak 30: Ondarroa – Bermeo
- Abuztuak 31: Ate irekiak Bermeon
- Irailak 1: Bermeo – Santurtzi
Bisiten ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 19:00etara.