-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
EHUk kalera aterako du zientzia oraingoan ere, Ikertzaileen Europako Gauean
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
La duda cambia de lugar
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
Ur-zalditxoak
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/07/03
NON: Elbira Zipitria ondoko urmaela. Donostia. NOIZ: 2025eko ekaina. NORK: Pedro Ayerbe Arana. Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Donostian.
Ur-zalditxoak (lehen deabruaren zalditxoak) intsektu talde oso zaharra dira, azken 200 milioi urteetan oso gutxi aldatu dena. Behatzen ditugunean, iraganera begira gaudela esan genezake. Odonatuak, zalditxoak zein libelulak, interes handiko animalia talde bihurtu dira beren edertasunagatik eta onuragarriak izateagatik, euliak eta eltxoak bezalako intsektu kaltegarrietatik libratzen gaituztelako. Gainera, espezie batzuek ekosistema urtarren kalitatea eta garbitasuna adierazten dute.
Ceriagrion tenellum irudi bikotean. Espezie hori ohikoa da gure urmaelean, baina zaila da antzematea, denbora asko igarotzen baitu uretako landarediaren artean.
Pedro Ayerbe Aranaren testua.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
