-
Franco: Historia y/o relato moral
-
Jarduera elektrikoa detektatu da lehenengoz Marteko atmosferan
-
Adimen artifizialaren egia ezkutua
-
Gorozkietan ezkutuan dagoen DNAk erakusten du iberiar otsoaren dieta
-
EHUk bere premiak zehaztu eta Legebiltzarrari eskatu dio 2026ko aurrekontuetan finantzaketa indartzea
Uraren II. Jardunaldia
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/12/03
Micaela Portilla ikerguneak Uraren II. Jardunaldia hartu zuen, AMVISA Uraren gelak sustatua. Arabako Campuseko Unibertsitate-Enpresa gela bat da, helburua duena uraren ziklo integralaren etapa guztien kudeaketaren, ustiapenaren eta administrazio jasangarriaren arloekin lotutako prestakuntza, ikerkuntza eta transferentziarako jarduerak egitea.
Zientzia eta dibulgazio jardunaldi honetan, Alistair Boxall aritu zen hizlari, farmakoek eragindako ingurumen kutsaduran munduan dagoen aditu handienetako bat. ‘What's in the Rivers? Micro pollutant Contamination in European Surface Waters’ hitzaldia eman zuen.
Boxall irakaslea Ingurumen Zientzietan katedraduna da, eta York Environmental Sustainability Instituteko 'Sustainable Environments' lerroko burua. Defrako Substantzia Arriskutsuen Aholku Batzordeko kide eta Ingurumen Toxikologia eta Kimika Elkarteko Farmazia Aholkularitza Taldeko presidente izan da. Alistairren ikerketaren helburua poluitzaile kimikoek ingurune naturalean sortzen dituzten arrisku ekologikoak eta osasun arriskuak ulertzea da. Asko argitaratu du ingurune naturalean sortzen ari diren kutsatzaileen (produktu farmazeutikoak, nanomaterialak eta transformazio produktuak barne) detekzioari, xedeari, efektuei eta arriskuei buruz. Alistair CAPACITIE proiektuaren koordinatzailea da, hirietako kutsaduraren jarraipenari buruzko proiektua izanik, eta iPiE proiektuaren koordinatzaile akademikoa da, ingurumenean dauden farmakoen neurketari buruzkoa.
AMVISA Uraren Ikasgela sariak
Jardunaldian zehar, ikasgelak sustatu eta finantzatutako urari buruzko 5 ikerketa proiektuak azaldu dira, eta 2024-2025 ikasturteko GRAL/MAL onenei eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) garatutako Farmazia Iraunkorreko III. graduondoko TAL onenei sariak banatu ziren.
GRAL edo MAL onenak
1. saria ‘Estudio del grado de eliminación de fármacos en el humedal superficial de Miñano Mayor (Vitoria-Gasteiz)’ [Miñaoko gainazaleko hezegunean (Vitoria-Gasteiz) farmakoak deuseztatzeko mailaren azterketa] izeneko Gradu Amaierako Lanari.
2. saria ‘Metodología basada en IA para evaluar la calidad del agua: aplicación en la medida de la turbidez en la purificadora de Gorbea (AMVISA)’ [AAn oinarritutako metodologia Uraren kalitatea ebaluatzeko: uhertasuna neurrian aplikatzea Gorbeako araztegian (AMVISA)] izenburuko Gradu Amaierako Lanari.
TAL onenak
‘Sostenibilidad y coste-efectividad de la farmacoterapia en un hospital de tercer nivel’ [Farmakoterapiaren jasangarritasuna eta kostu eraginkortasuna hirugarren mailako ospitale batean] izenburuko lanari.
Eta ‘El modelo LADME aplicado a vegetales: el viaje del Sulfametoxazol a través de la lechuga...’ [Landareei aplikatutako LADME eredua: sulfametoxazolaren bidaia letxugan zehar] izenburuko lanari, Matias Nicolas Cuenca eta Vladimir Akhrimenko ikasleena