euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

UPV/EHUk Urrezko Domina emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiari

Noiz eta non

2022/10/14, 10:30

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, urriaren 14an, 10:30ean, Donostiako Carlos Santamaria Zentroko areto nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateak Urrezko Domina emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiari ekitaldi solemne batean.

“Unibertsitate hau sortu zenetik erakunde honek izan duen lankidetza handia aitortzen du sariak, batez ere Gipuzkoako Campusaren garapenean. Azken urteotan, lankidetza hori, bereziki, unibertsitate-azpiegitura berriak berritzean eta sortzean gauzatu da, eta, horrez gain, zientzia- eta ikerketa-jarduera bultzatu du, eta jakintza unibertsitatetik gizartera transferitzea sustatu du, bai eta kultura-hedapena unibertsitate-komunitatera eta, oro har, Gipuzkoako gizartera ere.”

Ekitaldiaren programa:

Aktaren irakurketa Aitor Zurimendi UPV/EHUko idazkariaren eskutik

Laudatioa Eneko Agirre aitabitxiaren eskutik

Urrezko Domina jartzea

Ohorezko aurreskua

Replicatioa Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren eskutik

Eva Ferreira UPV/EHUko errektorearen mintzaldia

UPV/EHUko Abesbatzaren musika emanaldia

 

*Ekitaldia streaming bidez ikusi ahal izango da honako kanal honetan: https://ehutb.ehu.eus/1katea