-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
30 urteko ibilbide akademikoa
EHUko Valentin de Foronda Gizarte Historiaren Institutuak urteurrena ospatu du bere zuzendarien eta bera sortu zuten erakundeei aitorpena eginez
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/07/21
Bere 30. urteurrena ospatu du Euskal Herriko Unibertsitateko Valentín de Foronda Gizarte Historiaren Institutuak, Arabako Campuseko Micaela Portilla ikergunean egindako ekitaldian. Bertan izan ziren Arabako Campuseko errektoreorde Ixone Férnandez de Labastida andrea, Arabako ahaldun nagusi Ramiro González eta Gasteizko alkate Maider Etxebarria.
Ekitaldian aitorpena egin zitzaien, batetik, institutuari sostengua eman dioten erakundeei, eta, bestetik, erakundeak orain arte izandako hiru zuzendariei, eta “abentura honek gaur arte —hogeita hamar urtez (oraingoz)— iraun dezan lagundu diguten guztiei”, azpimarratu zuen Antonio Riverak, institutuko oraingo zuzendariak.
Victor Amado ibili zen zeremonia maisu ospakizun ekitaldian. Bertan batu ziren Institutuaren XXXI. sinposiora bertaratuak, bai eta erakundearekin hiru hamarkada hauetan harremana izan duten beste gonbidatu batzuk ere.
Denbora honetan zehar, Valentín de Foronda Gizarte Historiaren Institutuak 200 monografia (liburu) argitaratu ditu, bai eta liburu atalak eta artikuluak ere aldizkari akademikoetan, hori ahaztu barik 1994az geroztik egin dituen 31 sinposioak, behin ere etenik egin gabe, ezta pandemian ere. Institutuak berrogeita hamar ikertzaile dauzka atxikita, Espainiako dozena erdi unibertsitateetakoak. Oraintxe hiru ikerketa proiektu ditu bidean Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin, eta Euskal Unibertsitate Sistemako A motako ikertalde aitortua da.
