-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
«Paisaiari eusteko komeni da baserriak birgaitzea eta berrerabiltzea»
VI. Gladys Saria emateko ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/09/24, 18:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
PUNTUEUSek eta EHUko Informatika Fakultateak VI. Gladys Saria emateko ekitaldia antolatu dute. Aurtengo Gladys sariduna Harritxu Gete Ugarte da, eta ostegunean, irailaren 24an, 18:00etan, Santa Teresa Komentuan, Donostian, jasoko du saria.
Epaimahaiak bereziki baloratu ditu euskararako itzultzaile neuronalen garapenean egindako lana, genero-ikuspegiaren txertaketa eta neska gazteentzat inspirazio-iturri izateko erakutsitako konpromisoa.
Aurtengo sari-banaketa ekitaldian nobedaderik ere izango da: urritik aurrera emitituko den bideopodcast berri bat aurkeztuko dugu, EITBk, Puntueusek, eta EHUko Informatika Fakultateak lankidetzan sustatutakoa. Saio berri honek emakumeek ingurune digitalean eta teknologiaren esparruan duten funtsezko papera erakutsiko du, protagonisten ahotsean. Protagonistak, teknologiaren alorreko profesional gisa bakarrik ez, pertsona interesgarri eta poliedriko gisa aurkeztuko ditu.