euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Biblioteka jagoten

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/08

Koko Ricoren ‘Mutanteak’. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Koko Ricoren ‘Mutanteak’ so ari dira, ñabardurarik ttikiena ere galdu gabe, Arabako Campuseko Koldo Mitxelena bibliotekara nor sartu-irten. Sarrerako atarian duten kokapen estrategikotik, espazio horren bilakaeraren lekuko muta ezinak dira, urtean zehar milaka pertsona bertatik joan-etorriak izanik. Artelan kontzeptuala, izenean bertan jasotzen den desproportzio organiko bat azaleratzen duena, buruak egiazko pertsonei egindako moldeak baliatuta eginak baitira. Erretrato eta gorputz bitartekoen arteko dualtasunaren erakusgarri; fikziozko zinemari erreferentzia egin eta nolabaiteko ezinegona helarazi eta sorrarazten digun artelana.