euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/10/24

Joxerramon Bengoetxea errektorea izan zen ekitaldiaren buru | Argazkia: Nuria González. EHU.

Gasteizko Ingeniaritza Eskolak 2024-2025 ikasturtean ikasketak amaitu zituzten ikasleen graduazioa ospatu zuen, eta Joxerramon Bengoetxea Caballero Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea izan zen ekitaldi horren buru. Ikasturte horretan, guztira, 182 ikaslek amaitu zituzten ikasketak.

Errektoreaz gain, ekitaldian izan ziren Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua; Saray Zárate Fernández de Landa, Ekonomiaren Garapen eta Iraunkortasuneko foru diputatua; Sonia Díaz de Corcuera Ruiz de Oña, Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia; Francisco Javier Forcada Sainz, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanorde koordinatzailea; Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, eta Ángela Pajares Liberal, Talgo enpresaren ordezkaria.

Ekitaldian, titulazio bakoitzeko espediente onenaren saria ere eman zen eta aitorpena egin zitzaion Talgo enpresari Eskolarekin izandako lankidetzagatik.