-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
40 urte matematikak lantzen Bilbon
-
Isurialde atlantikoko lurrazala isurialde mediterranokoa baino gehiago altxatu da
-
Nolakoa zen unibertsoa unibertsoaren aurretik: hutsune kuantikotik galaxietara
Wall Drawing 2025. Bergen
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/06/12
NON: Arabako Campuseko Koldo Mitxelena bibliotekako atondoa. NOIZ: ekainak 11. NORK: Nuria González. Komunikazio Bulegoa. EHU.
Arabako Campuseko Koldo Mitxelena bibliotekaren eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren arteko lankidetzari esker sortu zen obra hau bibliotekako atarian berariaz jartzeko, eskailera kiribila inguratzen duen ortoedro metaliko handitik esekitzeko diseinatu baitzen. ‘Wall Drawing 2025. Bergen’ ekimenaren helburua da oihan baten giroa sortzea, bidelagun izan dezan bibliotekak, Lucky Books Biurtekoa dela eta, antolatutako ‘Begirada berdea: zuhaitzak eta basoak literaturan’ erakusketa bibliografikoa.
Obra ‘Arte STEAM Irekia’ proiektuaren parte da, ikusizko arteak zientziarekin eta teknologiarekin uztartzen dituen proiektuaren parte, unibertsitate campuseko espazioak baliatuta. Emaitza esperientzia sentsorial eta sinbolikoa da, igarobide bat begiespen eta naturarekiko loturarako gune bihurtu duena garaiko begirada batetik.
Informazio zabalagoa: https://www.ehu.eus/es/web/gmm/wall-drawing-2025.bergen.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus