Workshop ‘Organization, Best Practices and Commitment in University Collaborative Gardens’
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/05/26 Noiz arte: 2025/05/27
Kokapena
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Hezkuntza)
Juan Ibañez de Santo Domingo 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Maiatzaren 26an eta 27an, ENLIGHT: UNIVERSITY GARDENS FOR LEARNING AND COLLABORATION partzuergoaren ‘Organization, Best Practices and Commitment in University Collaborative Gardens’ workshopa egingo da Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Tailer bereziki praktikoa da eta unibertsitateko baratze kolaboratiboen gobernantza ereduak aztertuko ditu.
Tailerrean Bordeleko Unibertsitateko, Uppsalako Unibertsitateko eta Bratislavako Comenius Unibertsitateko ordezkariek hartuko dute parte. Elkarretaratzeak, halaber, aukera emango du campuseko baratze ekodidaktikoa hurbiletik erakusteko eta urte sasoi honetako ohiko lanak egiteko.
Harrera instituzionalean, astelehenean egingo da, hilak 26, 12:30etan, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Hezkuntza), Jon Azkune Torres UPV/EHUko Enlight-eko zuzendaria eta Uxue Fernández Lasa Arabako Campuseko Ongizate eta Iraunkortasun zuzendaria bertaratuta.
Estekan programa osoa deskarga daiteke.