euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

UPV/EHUk XVI. Donostiako Enpresen arteko Lasterketan parte hartu du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/05/19

Ezkerretik eskubira: Agustin Erkizia, Unai Susperregi, Marian Piñeiro eta Ion Zabaleta | Argazkia: UPV/EHU

El Diario Vasco, Donosti Eventos eta Adegik antolatutako XVI. Enpresa Lasterketa Donostian ospatu zen. Bederatzi kilometroko zirkuitua, irteera eta helmuga Alderdi Ederreko lorategietan jarrita. 1.014 talde inguruk parte hartu zuten, 569 talde mistoak izan ziren, 347 gizonezkoak eta 98 emakumezkoak. UPV/EHUk talde batekin parte hartu zuen lasterketan, maila mistoan. Taldea osatu zuten: Agustin Erkiziak, Marian Piñeirok, Ion Zabaletak eta Unai Susperregik. Taldea 40:19 denborarekin amaitu zuen proba. Tecnalia taldea izan zen kategoria honetako probaren irabazlea 30:39 denborarekin. Gizonezkoen kategorian txapeldun izan zen Hine Group taldeak (29:22) eta, emakumezkoen kategorian aldiz, CAF taldeak (34:35). Zorionak UPV/EHUko taldeari zein parte hartu zuten guztioi!