euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XXIV. sariaren banaketa ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/05/15, 19:00

Kokapena

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Argazkia: Juantxo Egaña. Donostiako Orfeoia

Deskribapena

Osteguna, maiatzaren 15an, 19:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Mª Barriola Zentroan, Donostian, Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XXIV. Sariaren banaketa ekitaldia egingo da.

Idoia Solores ikerlariak jasoko du aipatutako saria ‘La construcción estético-moral de la Pasión según San Mateo de J.S. Bach y su persistencia en el tiempo’, lanagatik. Era berean, Alfonso Aijónek saria jasoko du, musika munduan egindako ibilbidea aitortzeko.

Donostiako Orfeoiko presidente Antxon Elosegui eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Juana Goizueta ekitaldiaren buru izango dira.

Ekitaldia bukatzean, Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko lanak joko ditu emanaldi labur batean.

Ekitaldia irekia izango da, eta edukiera mugatua izango du.