euskaraespañol

Redes sociales campusa

Zabalik dago Gasteizen EHUazokaren informazio saioetan izena emateko epea

Unibertsitate Orientazioko Azoka otsailaren 7an, larunbatean, egingo da Arabako Campusean

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/02/02

Argazkia: Nuria González. EHU.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) graduko ikasketen eskaintza zabaltzen eta modernizatzen jarraitzen du, prestakuntza espezializatuaren eta kalitatezkoaren eskaera sozialari erantzuteko helburuarekin. Datorren ikasturtean 108 graduko nahiz 100dik graduondokoz osatutako eskaintza akademikoa jarriko du ikasleen eskura ezagutza esparru guztietakoak. Eskaintza osoa ezagutarazteko, EHUazoka Unibertsitate Orientazioko Azokak egiten dira hiru larunbatetan jarraian.

Helburua da unibertsitate aurreko ikasleek EHU eta gradu zein graduondoko ikasketen eskaintza hobeto ezagutzea, baita etorkizunean unibertsitatean egin ahalko dituzten ikasketei buruz dituzten zalantza guztiak argitzea ere. Horretarako, eta EHUazokaren hiru jardunaldietan zehar, fakultate eta eskola guztietako irakasleek arreta pertsonalizatua eskainiko diote unibertsitate aurreko ikasleei standetan. Arabako Campuseko saioa otsailaren 7an izango da, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Kirol Atala).

Aurten, gainera, graduondoko stand espezifikoa jarriko da, prestakuntza-eskaintza osoari buruzko informazioa ezagutzera emateko. Masterrei eta EHUren etengabeko prestakuntza-eskaintzari buruzko informazio-saio orokorra ere egingo da edizio bakoitzean.

Izen-ematea

EHUAzokako erakus-mahaietara sarbidea librea da, baina derrigorrezkoa da izena ematea informazio-saioetara joateko. Hauek izena emateko epeak: Araban, otsailaren 2tik 6ra; Bizkaian, otsailaren 9tik 13ra. Plazak agortu arte egongo da zabalik informazio-saio bakoitzeko ezen-ematea, hurrengo orrialdean (astelehenean, otsailaren 2an, aktibatuko da Arabako EHUazokarako).

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/orientazio-programa/azokak