EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako Azoka
Zalantzak dituzu zein gradu, master... ikasi nahi duzun? Unibertsitate-zerbitzuei buruz gehiago jakin nahi duzu?
Zatoz EHUazokara!
Eskolak eta fakultateak, baita intereseko unibertsitateko-zerbitzuak ere, EHUko hiru campusetara joan dira hiru larunbatetan jarraian, 9:00etatik 14:00etara.
- DONOSTIA: 2027ko urtarrilaren 30ean
- VITORIA-GASTEIZ: 2027ko otsailaren 6an
- BILBO: 2027ko otsailaren 13an
Gure unibertsitatea eta eskaintzen diren graduak, masterrak... hobeto ezagutu eta zalantzak argitzeko aukera izango duzu, bi jarduera hauen bidez:
- Arreta pertsonalizatua stand-etan (sarrera librea)
- Informazio-saioak (aldez aurreko izen-ematea eta edukiera mugatua)
Izen-ematea (informazio-saioetarako soilik)
Azoka bakoitzaren aurreko astelehenean irekiko da eta plazak agortu arte egongo da zabalik:
- 2027ko urtarrilaren 25ean: Donostiako saioak
- 2027ko otsailaren 1ean: Vitoria-Gasteizko saioak
- 2027ko otsailaren 8an: Bilboko saioak