Zatoz BIZANera eta lortu hautazko kredituak EHUn
Noiz eta non
2025/10/31
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Esperientzia desberdinak bizi nahi dituzu, jende berria ezagutu eta, bide batez, zure karrerarako hautazko kredituak lortu?
Gasteizko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) akordio bat lortu dute unibertsitateko ikasleek BIZANeko jardueretan parte hartu ahal izateko, eta horren truke aintzatespen akademikoa jasotzeko.
Hirian, 60 urtetik gorakoentzako BIZANeko 17 zentro daude. Prestakuntzarako, aisialdirako, kulturarako eta topaketarako gune biziak dira. Era berean, belaunaldien arteko topaguneak ere badira, bertan esperientziak partekatu, estereotipoak hautsi eta komunitatea eraikitzeko. Protagonista izan zaitezke bertan.
2025-2026 ikasturtean, unibertsitateko ikasleek proiektu errealetan parte hartu ahal izango dute.
Informazio gehiago BIZANen webgunean.