Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARTA ARRUE MAULEON

Ezagutza arloa
Erizaintza
Saila
Erizaintza II
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
marta.arrue@ehu.eus

Geografian eta Historian lizentziaduna Salamankako Unibertsitatean (1994), UPV/EHUn Erizaintzan diplomaduna (1998), Osasun Mentaleko Erizaintzan espezialista (2011) eta UPV/EHU Psikologian doktorea (2010).



Euskal Herriko Unibertsitatean Leioako Erizaintza Saileko Kalitateko eta Irakaskuntzaren Berrikuntzako zuzendariorde izan da (2012-2015), baita Medikuntza Fakultateko Leioako Erizaintza Saileko dekanordea (2016-2017) ere. Aipaturiko fakultatean irakasle dihardu 2001etik Erizaintza Saileko eta 2019tik Medikuntza eta Kirurgia Doktorego Programan. 2012tik tutore da Kasuetan Oinarritutako Metodologian, Arazoetan Oinarritutako Metodologian eta Gidatutako Unibertsitate Debatean.



Metodologia aktiboen inplementazioa, ebaluazioa eta zabalkundea helburu duen BaNER (Basque Nurse Education Research Group) ikerketa taldea sortu du. Heziketa-berrikuntzaren inguruan 24 artikulu zientifikoren egile da eta irakaskuntza-materiala argitaratu du eremu berean. ANECAk aitortutako sexenio bat dauka.