Leixuri Aguirre López
- Ezagutza arloa
- Elikadura eta Bromatologia
- Saila
- Farmazia eta Elikagaien Zientziak
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- leixuri.aguirre@ehu.eus
Leixuri Aguirre Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Giza Nutrizioa eta Dietetikan (GND) diplomatu eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian (EZT) lizentziatua da. Dublin Institute of Technology (DIT) unibertsitatean lortu zuen doktoretza gradua. Bertan, post-dok kontratu batekin hasi zen lanean. EHUko “Nutrición y Obesidad” eta Karlos III. Osasun Institutoko Centro de Investigación Biomédica en Red (CIBERko) ikerlaria. Gauregun EHUko irakaslea da, non GND graduan “Segurtasuna eta Kalitatea” eta EZT graduan “Elikagaiei buruzko Arautegiak eta Legeria” eta “Nutrizioa eta Dietetika” irakaskagiak irakasten dituen. Bestetik, “Nutrizioa eta Osasuna” masterrean parte hartzen du.
Dozentzia lanetan jarduteaz gain, nutrizioaren alorreko ikerkuntzan ere lan egiten du. Bere ikerkuntza-ildo nagusia obesitatea eta haren koerikortasunen tratamenduan lagungarriak izan daitezkeen molekula bioaktiboen bilaketa da. Lan guzti horren emaitza inpaktu altuko aldizkari internazionaletan argitaraturiko 32 artikulu zientifiko dira, estatu mailan eta nazioartean antolatutako kongresuetan ere 68 ekarpen baino gehiago egin dituelarik, bai ahozko aurkezpen moduan eta bai poster formatuan. Horrez gain, dibulgazio-lan ugari egin ditu eta nutrizioarekin erlazionaturiko hainbat kurtso eta hitzaldietan parte hartu.